Pasa den urtean hartutako erabaki gogor eta zuzenaren ostean, ehunmilak lasterketak 168 kilometroetatik 55 bakarrik egin zituen eta g2h-k berriz 88tik 18, aurtengoan ez dute izango arazo berdina ez Beasainen eta ez Goierrin.

Jakina da udarako hilabeteetako eguraldia nahasia izan ohi dela gure lurraldeetan eta askotan bere haserre guztia gupidarik gabe askatzen duela horrelako frogen ospakizuna eragotziz.

Antolakuntza IX. ediziotik eriondo, ez du datorren urtean ospatuko den X. edizioa arriskuan jarri nahi eta Pekinen ospatu ziren 2008ko Olinpiar Jokoen antolakuntza batzordearekin harremanetan jarri da, hauek teknika berri hau erabili bait zuten.

Lan egiteko era oraindik ez dute zehaztu baina erreza izango dela dirudi. Tamaina txikiko aireontzi bat fumigazio sistema batekin horniturik, gertuko aerodromo batetik irtengo da eta Goierriko eskualderaino gerturatuko da, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleen artean. Laino ertain edo garaien artean hegan egingo du, 2000 edo 3000 metro inguru eta 0º azpiko tenperatura izan ohi diren inguruan, eta zilar ioduroa botako du.

Ondoren eta frogen ospakizunaren ondoren era natural batean berriz ere euria egiten duenean, zilarrezko ioduroa ur tantekin batera eroriko da lurrera baina, nahiz eta substantzia kimiko bat izan, ez du arriskurik izango gizakiarentzat