Txosten medikua eta elektrokardiogramaren zergatia

Duela aste batzuk aurreratu bezala, bideo bat egin dugu txosten medikua eta elektrokardiogramaren zergatia azaltzeko. Asko laburbilduz eta ideia orokor bat ematearren, argi utzi nahi dugu dokumentazio honen eskaera korrikalariaren segurtasuna bermatzeko dela soilik eta ez frogaren seguruak lortu edo kontratatzeko. Gainera irmoki uste dugu kirol honen etorkizuna korrikalariei horrelako agiriak eskatzea izan behar duela kalitateko asistentzia bat bermatu ahal izateko.

Mila esker Haritz Esnal-eri, ehm-ko mediku koordinatzailea, bideo hau egiten laguntzeagatik eta horrelako frogen hobekuntzarako etengabe egiten duen lan eta ikerketarengatik.

2018-11-22T21:19:10+00:00