“Zortzigarrena martxan da”

2017ko uztailaren 7, 8 eta 9an ehunmilaken zortzigarren edizioa ospatuko da.

Aste honetan egin den ehunmilakeko antolakuntza batzordearen eta bolondres taldeetako arduradunen batzarrean ehunmilak ultra-trailaren zortzigarren edizioa martxan jartzea erabaki da. Edizio berri honek data zehazturik dauka dagoeneko: 2017ko uztailak 7, 8 eta 9.

Zortzigarren edizio hau posible egiteko lasterketaren babesle eta laguntzaileen atxikimendua eta bolondresen konpromezua izan dira oinarrizko eta ezinbesteko zutabe. Ehunmilak ez da ulertzen eta ez da posible bi ardatz horiek gabe. Hau honela, 2017rako ehunmilakek edizio berri bat antolatzea erabaki du.

Edizio honetarako berriro ere geure 3 lasterketak antolatuko ditugu: Ehunmilak ultra-trail (168km, 11000m D+), goierriko2haundiak trail (88km, 6000m D+), marimurumendi maratoia (42km, 2300m D+).

Izen emateak azaroaren 3an irekiko dira www.ehunmilak.com webgunean.

Zuk egingo duzu posible 2017ko ehunmilak. Helburu bakarra dugu: zu helmugara heltzen ikustea eta bidean ahalik eta gehien goza dezazula.

2017-10-15T17:38:31+00:00