Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), goierriko 2 haundiak trail (g2h) eta marimurumendi mendi maratoian (mmm) izena emateko bigarren epearen ondoren 1164 korrikalarik izena eman dute. Izen emateen hirugarren eta azken epea dagoeneko zabalik dago eta ekainaren 7ra arte egongo da irekita.

Une honetan dugun 1164 korrikalariko zifra hau errekorra da orain arteko edizio guztiekin alderatuz, inoizko korrikalari kopururik handiena delarik. Honekin batera adierazgarria da g2h (515 korrikalari) eta mmm (265 korrikalari) probetako izen ematea aspalditik beteta egoteaz gain, ehunmilak proban ere inoizko korrikalari kopururik handienak izena eman duela gaur egunera arte, 384 korrikalarik (gehienez 515) hain zuzen ere. Guzti honi gaineratu behar zaio oraindik izen emateen azken epea ireki berri dela eta kopuru hau igo egingo dela.

Honekin batera gogoratu nahi zaie parte hartzaile eta interesatu guztiei, ehunmilak Ultra-Trail® proban (168km) korrikalariek 2 kategoria ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dutela: bakarkako kategorian edo taldekako kategorian. Taldekako kategoria honetan parte hartzeko 3 kidez osaturiko taldeak osatu behar dira eta une honetan 14 taldek izena emana dute.