Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), goierriko 2 haundiak trail (g2h) eta marimurumendi mendi maratoian (mmm) izena emateko azken 2 asteetan sartu gara, ekainaren 6ra arte egongo da irekita izena emateko aukera.

Gogoratu nahi zaie parte hartzaile eta interesatu guztiei, ehunmilak Ultra-Trail® proban (168km) korrikalariek 2 kategoria ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dutela: bakarkako kategorian edo taldekako kategorian. Taldekako kategoria honetan parte hartzeko 3 kidez osaturiko taldeak osatu behar dira.

Aldi berean, ekainaren 6a izango da korrikalariek mediku eta gaitasun txostena antolakuntzari helarazteko azken eguna.