Ehunmilak proiektuak 10 urte betetzen ditu aurten eta hori ospatzeko, ULTRAFESTA antolatu dugu. Behin eta berriz diogu boluntarioak direla gure proiektuaren oinarri eta beraiek gabe, ezinezkoa litzatekeela tamaina honetako ekitaldi bat antolatzea.

Hori guztia kontutan hartuta, orain arte gurekin egon diren, dauden eta arituko diren boluntario guztiei omenaldi txiki bat egin nahi diegu. Horretarako, Beasaingo Udala, Hazi, Eusko Label, Euskal Sagardoa eta Masquatroren laguntza izango dugu. Antolatu dugun ULTRAFESTAN elkarrekin jan, edan, mendira joan, korrika egin, jolastu eta abar egiteko aukera izango dugu. Zatozte martxoaren 23an Beasaina!

Zer prestatu nahi dugun ikusi nahi duzu? sakatu irudian!